619 746 009 zpelkartea@gmail.com

PALETA EGOKITUA

Paleta egokitua euskal pilotaren aldaera inklusiboa da, kirola pertsona guztiengana hurbiltzea helburu duena. Paleta eta pilota egokituak erabiltzen dira, jokalarien behar fisiko edo funtzionaletara moldatuta. Koordinazioa, trebezia eta parte-hartzea sustatzen ditu, bakoitzaren gaitasunetara egokituz. Kirol honen bidez, pilotaren balioak —ahalegina, errespetua eta taldekidetza— modu irisgarrian lantzen dira, parte-hartzea eta gozamenaren bidez.

Zumaiako Herri Eskolako pilotalekuan entrenatzen du Zumaiako Pilota Elkarteko pala egokituko taldeak. Duela urte batzuk sortu zen proiektua, pilotan jarraitu nahi zuten jokalarien ekimenez, eta gaur egun erreferentziazko kirol egokituko taldea da inguruan. Astero egiten dituzte entrenamenduak, giro onean eta maila desberdinetako pilotariekin.

Zumaiako pala egokituko taldeko hainbat pilotari Gipuzkoako pilota egokituko txapelketako finaletara iritsi dira, Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako partidetara, eta txapelak ere lortu dituzte. Lehiaketaz gain, taldekideek giroa, ikaskuntza eta elkarrekiko babesa azpimarratzen dituzte. Entrenatzaile eta jokalarien hitzetan, pala egokituko taldea kirola baino gehiago da: benetako familia giroa sortu duen proiektua.

Entrenamentuak, Herri Eskola frontoian:

Osteguna, 19:00 – 21:00

Kuota: 70€/urtean
Pilotariek pilota, niki eta sudadera bana jasoko dute.

Ordainketa mota: Diru sarrera egiteko kontu zenbakia:
ES74 3008 0172 0255 0280 6622 (Caja Rural).
Arren, ordainketa egitean, idatzi pilotariaren izen-abizenak.

Paleta egokituan izena eman nahi baduzu, bete ondorengo formularioa. Eskatutako datuak taldeak antolatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko erabiliko ditugu.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

AITZURI PILOTALEKUA

Victoriano Arrate etorbidea, 8
20750 Zumaia

TELEFONOA

Peio: 665 756 691

Email

zpelkartea@gmail.com

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.